Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Huygens, Christian

Holandar fisikari, astronomo eta matematikaria (Haga, 1629 - Haga, 1695). 1656an pendulu erlojua asmatu zuen eta 1674an mugimendu etengabeko sakelako erlojua, horretarako lehendabizi segundo emailearen penduluaren luzera zehazki finkaturik, eta pendulu fisikoaren arazoari irtenbidea aurkiturik. Argiaren uhinen bidezko hedapenaren teoria eta gorputz malguen talkak arautzen dituzten legeak azaldu zituen. Astronomian, Saturnoren eraztuna eta haren satelite bat ere aurkitu zituen, eta Titan (1655) izena jarri zion; Orion-en nebulosa eta Marte-ren poloak ere aztertu zituen. Matematikan kalkulu infinitesimala eta probabilitateen kalkulua landu zituen. Parisen lan egin zuen Luis XIV.ak gonbidaturik. Obrak: Horologium oscillatorium; Traité de la lumière (1678); Zientzien Akademia-ko kidea (1695). v Huygens-en hastapena. Fis. Uhin bidezko gertaeretan (uhin malguak, elektromagnetikoak, isurkariak, etab.), uhinen hedatzearen bereizgarritasun geometrikoak aldez aurretik finkatzen dituen hastapena; Kirchhoff-ek formulazio matematikoa eman zion Huygens-en hastapenari.