Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Huxley, Aldous Leonard

Britainia Handiko idazlea (Godalming, Surrey, 1894 - Hollywood, 1963). Kultura tradizio handiko familian sortu zen. Lehenengo eleberrietan Lehen Mundu Gerraren ondorengo balore krisia islatu zuen: Crome yellow (1921), Point counter point (1928, Kontrapuntua). 1932an Huxley-ren eleberririk ezagunena argitaratu zen: Brave new world (Bai, mundu berria; Xabier Amurizak euskaratua). Makinek eta teknologiak mende hartutako mundua deskribatu zuen liburu horretan, eta gizatasunik eta esperantzarik gabea azaldu zuen gizakia. Gerokoak dira Eyeless in Gaza (1936, Itsua Gazan), eta After many a summer dies the swan (1939, Udaldi askoren ondoren hiltzen da beltxarga). 1937az gero Estatu Batuetan jarri zen bizitzen, eta erabat aldatu zen Huxleyren ikuspegia, mistikara eta Tao jakituriara hurbilduz.