Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Huxley, Thomas Henry

Ingeles naturalista (Ealing, 1825 - Eastbourne, 1895). Medikuntza ikasketak amaitu baino lehen, 1846an ingeles armadan kirurgialari laguntzaile sartu zen eta lau urteko bidaia bati ekin zion Hego Itsasoetan barna. Aukera hartaz baliaturik, urpeko bizitza aztertu zuen, eta itzulitakoan Ozeanoko hidrozooen historia (1858) argitaratu zuen. Darwin-en adiskidea eta haren teoriaren jarraitzailea izan zen. Aitzindari izan zen Biologia praktikoaren irakaskintzan: Londresko School of Mines delakoan zoologiako irakasle izan zen, Londreseko Royal College of Surgeons-en anatomiakoa, Royal Society-ko lehendakaria, etab. Ekarpen handiko obra du biologia, anatomia konparatu, paleontologia eta antropologiaren alorrean. Giza arrazaren etorkia eta gizakien eta tximino antropoideen antzekotasunak aztertu zituen obra ospetsu batean: Evidence of Man’s Place in Nature (Gizonak izadian duen leku argi eta garbia, 1863).