Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

huntz

iz. Landare igokaria, zurtoinetan dituen sustraitxoen bidez horma eta zuhaitz enborrei itsasten zaiena, hostoak beti berdeak dituena (Hedera sp.). v Bot. Hostoak larruaren gisakoak ditu, distiratsuak. Fruitu beltza ematen du. Huntz mota gehienak Europakoak eta Asiakoak dira baina munduko lurralde askotara zabaldu dira. Landare apaingarritzat erabiltzen da.