Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hulok

iz. Zool. Simioen ordenako hilobatidoen familiako tximino katirrinoa, 70 cm inguru luzea (Hilobates hoolock). Bi hulok mota dira, batak gorputzaren erdiz gorakoa oso beltza izaten du eta erdiz beherakoa gaztaina kolorekoa, eta bestea aldiz, hori gorrixka da. Birmaniako iparraldean eta Indiako ekialdean, batez ere Assam estatuan, bizi dira. Aukera dutenean fruituak jaten dituzte, baina badira adar samurrak, intsektuak, txorien arrautzak eta txoriak berak ere.