Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Huch, Ricarda

Alemaniar idazlea (Brunswick, 1864 - Schönberg, Taunus, 1947). Hasierako poemak eta eleberriak neoerromantizismoaren ildotik ondu zituen. Bi eleberritan artisten eta burgesen bizimoldearen aldea azaldu zuen: Erinnerungen von Ludolf Ursleu dem Jüngeren (1893, Ludolf Ursleu gaztearen oroitzapenak); Vita somnium breve (1903). Lehen aldiz italiar batekin ezkondua zelarik, herrialde hartan bizi izan zen eta bertako historiari eta pertsonaiei dedikatu zien zenbait obra: Die Verteidigung Roms (1908, Erromako defentsa); Der Kampf um Rom (1908, Erromagatiko borroka). Italia, –Triesteko auzo pobreak– gertaleku duen eleberri ezagun bat plazaratu zuen 1901ean: Aus der Triumphgasse (1901, Ospearen kalea). Bestalde, Die Romantik (1899-1908, Erromantizismoa) saioa guztiz ezaguna da. Hogeita hamar urteko gerra gaia duen eleberriak idazle honen arrakastarik sonatuena izan zen: Der grosse Krieg in Deutschland (1912-1914, Gerra handia Alemanian).