Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hoover, Herbert Clark

Estatu Batuetako politikaria (West Branch, Iowa, 1874 - New York, 1964). AEBetako 31. presidentea (1929-1933). Meatzetako ingeniaria zelarik, bere lanbideak herrialde asko ezagutzeko aukera izan zuen: Errusia, Txina, India, Australia. Lehen Mundu Gerran Europarako elikadura laguntzaren banaketaren ardura hartu zuen. 1921etik 1924ra Merkataritza ministroa izan ondoren, Errepublika aldeko Alderdiko presidentegaia izan zen 1928ko hauteskundeetan. Ekonomia eta gizarte garapenerako plan zabal bati ekin arren, 1929ko krisiak deuseztatu zituen Hoover-ek harturiko neurri guztiak. Japoniarrak Mantxurian sartzea galarazteko egin zituen ahalegin guztiak alferrik izan ziren (1931). Krisiak Europa jo zuenean, Lausana-ko itunean erabaki zelarik europarren gerra-zorrak ezabatzea, nazioarteko tentsioa areagotu egin zen, eta Hoover gero eta Europako herrietatik urruntzearen aldekoago agertu zen. Ondoko hauteskundeetan, Alderdi Demokrata nagusitu zen eta Roosvelt-ek beretu zuen lehendakaritza.