Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hirugarren Reich

(Al. Dritter Reich, Eusk. «Hirugarren inperioa»). Alemaniako erregimen naziak (1933-1945) hartu zuen izen ofiziala. Germaniako Lehen Inperioaren (800-1806) eta Bigarren Inperioaren (1871-1918) ondorengotzat jo zuten naziek beren erregimena.