Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hiruki

iz. Hiru aldeko poligonoa, triangelua. || izond. eta iz. Sabelaldi berean jaiotako hiru umeetako bakoitzaz esaten da. || Musean, balio bereko hiru kartaren multzoa. || Hiru gauza edo zati berdinez edo baliokideez osaturiko zera. v Mat. Lerro berean ez dauden hiru puntuk eta puntuak binaka lotzen dituzten beste hainbeste segmentuk osatzen dute hirukia. Hiru puntuak hirukiaren erpinak dira; hiru segmentuak, berriz, aldeak. Hiru aldeak berdinak dituen hirukia hiruki aldekidea da; hiru aldeak desberdinak dituena hiruki eskalenoa; hiru angeluak zorrotzak dituena hiruki zorrotza; bi alde edo angelu berdinak dituena hiruki isoszeloa; hiru angeluetako bat zuzena duena hiruki zuzena; angeluetako bat kamutsa duena hiruki kamutsa; angelu zuzenik ez duenari hiruki zeiharra; eta esfera batean hiru zirkunferentzia handiek mugatzen duten gainazalari hiruki esferikoa deritza.
Orchell-en hirukia. Fon. Bokalen elkarren arteko erlazioa azaltzeko Orchell-ek asmatu zuen irudia. Hiruki baten erpinetan a, i, u oinarrizko bokalak kokatzen dira eta besteak, berriz, aldeetan, oinarrizkoen artean. v Mus. Perkusiozko musika tresna; hiruki baten antzera tolesturiko metalezko ziria da, hari batetik zintzilik dagoen metalezko beste ziri batez jotzen dena.