Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hirudineo

izond. Zool. Anelidoen filum-eko izen bereko klaseko metazooez esaten da. Gehienak zurdadunak dira. Gorputzaren muturretan bentosa bana dute. Ahoa barailaduna eta tronpa modura luza daitekeena dute. Arnasa azaletik hartzen dute. Hermafroditak dira gehienak, eta ur gezatan bizi dira ia denak. Ihizaina, esate baterako, hirudineoa da.