Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hipolita

(Gr. Hippolyte). Amazonen erregina, Aresen alaba. Aitak emandako uhal miragarriak Admeto, Euristeoren alabaren gutizia piztu zuen. Euristeok gerriko hartaz jabetzeko agindu zion Heraklesi. Heroiaren bederatzigarren lana izan zen hura. Hipolitak, Heraklesen aurrean egon zenean, haren gorputzaren edertasunak erakarririk, oparitzat eman zion uhala. Hera etsaiak, ordea, amazonak asaldarazi zituen, arrotzak bahitu behar zuelako zurrumurrua hedaturik. Heraklesek, atsekabeturik, Hipolita hil zuen.