Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hipona

(Lat. Hippo Regius). Antzinako Numidiako hiria, Mediterraneo aldean. Hasieran Kartagoko kolonia izan zen. Gero, merkataritzari esker Afrikako hiri nagusietakoa izan zen. San Agustin hango apezpiku izan zen 396tik 430era. Bandaloen eskuetara iragan zen 442an, setio luze baten ondoren. Arabiarrek suntsitu zuten VII. mendean. Haren hondakinak Annaba ondoan daude agerian.