Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hipokrateazeo

izond. Bot. Zelastralen ordenako izen bereko familiako landareez esaten da. Zelastrazeoen oso antzekoak dira; androzeoa dute desberdintasun nagusia. Adar kiribilak dituzte, eta kotiledoiak elkarri itsatsita. Landare hipokrateazeoen organo gehienek kautxua dute.