Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hikso

iz. Jatorria Goi Sirian zuen izen bereko herri semitikoko kidea. K.a. XVIII. mendearen hasieratik 1580ra Egipton nagusi izan ziren hiksoak. Avaris hiriburu zuen erreinu bat sortu zuten iparraldean (XV eta XVI. dinastiak) eta Goi Egipton ere nagusi izan ziren. Teknika indoeuropar batzuk, hala nola gerrako orga, eta Asiako zenbait jainko bere egin zituzten. XVI. mendean hiksoen gainbehera gertatu zen, eta Tebas-era bilduriko printze egiptoarrek haien aurkako gerrari ekin ziotenean: K.a. 1600ean Kamosis-ek Erdialdeko Egiptotik egotzi zituen hiksoak eta Menfis-ez jabetu zen. Hogei urte geroago (K.a. 1580), Amosis-ek behin betiko Egiptotik bota zituen eta Siriaraino esetsi zien.