Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hikmet, Nazim

Turkiar idazlea (Tesalonika, 1902 - Mosku, 1963). Moskun zortzi urteko egonaldia egin zuen (1921-1928). Turkiara itzuli eta Kemal Atatürk diktadorearen kontra aritu zen komunistekin bat eginik. Hori zela eta, hamabi urteko kartzela zigorra izan zuen (1938-1950). Espetxetik irten eta hil artean erbestean, Moskun, bizi behar izan zuen (1951-1963). Gehienbat poesia idatzi bazuen ere, Hikmet-ek landu zituen antzerkia, kontakizunak, eta itzulpenak ere landu zituen. Errusiako futuristen eraginez bertso librea erabili zuen lehen aldiz turkiar poemagintzan. Hikmet-ek politikazko erantzukizuna, turkiar aberkideen egoera eta munduarekiko irekitasuna dira haren olerkien gaiak. Alor horretan Hikmet-ek lan eskerga egin zuen. Haren obra batzuk: 1941 urte honetan, Giza ikuspegiak (1942-1950), Poemak, Amodiozko poemak (1933-1962), Hau lana, erbestea. Antzerkietako zenbait: Gizon ahantzia; Bidaiaria; Existitu zen benetan Ivan Ivanovitx? (1956), Stalin-en garaietako burokraziaren satira, errusieraz idatzia. Kontakizunen alorrean eleberriak eta ipuinak idatzi zituen: Sagar berdeak; Hodei maitemindua; Odolak mintzorik ez; eta Erromantikoak, hil ondoren agertutako eleberri autobiografikoa. Gabriel Aresti poeta euskaldunak Hikmeten poema hautatu batzuk itzuli zituen Lau gartzelak izenburupean.