Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Higelin, Jacques

Frantses musikagilea eta abeslaria (Brou-sur-Chantereine, Seine-et-Marne, 1940). Higelinek 1970eko hamarraldiko frantses abestiak, rock-aren espiritua, kontzertu maratoi ahaztezina, 68ko maiatzeko kontra-kultura, eta 1977ko punka bateratu zituen. Brigitte Fontainekin eta Areskirekin batera 1968. urtearen ondoren, Pierre Barouhk Saravah bere diskoetxearen inguruan bildu zuen taldearen oinarri izan zen. Bere karreran garrantzi handia izan zuten rock BBH 75 eta Alertez les bébés diskoek eta goitik behera aldatu zuten ordu arte zuen bihurri irudia. Bestalde hard rock joeraren baitan musika mota berri bat asmatu zuen, blues-aren eraginarekin. Champagne pour tout le monde, caviar pour les autres (1979) disko bikoitza izan du arrakasta handieneko lana.