Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Higas-Hikuni, Naruhito

Japoniar militarra (Kioto, 1887 - Tokio, 1990). Familia inperialeko kidea zen. Tokioko Eskola Militarrean ikasi ondoren, Frantziako Aireko Armadako Akademian zenbait ikastaro egin zituen. 1937an koronel egin zuten, eta 1939an jeneral mailara igo zen. Bigarren Mundu Gerran Pearl Harbourko estatubatuarren baseen aurkako erasoa erabaki zuen Defentsa Kontseiluko kidea zen. 1945ean, japoniarrak errenditu zirenean, Hiro Hito enperadoreak behin-behineko Lehen Ministro izendatu zuen, Washingtonen onespenaz. Ondoren, kargu horretan bertan berretsi zuten, estatubatuarren ikuskapenaren pean japoniar armada desegiteko, baina ordukoan kargua uztea erabaki zuen. 1947an Errege familiako kide izateari uko egin, eta monasterio budista batean sartu zen.