Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hidalgo de Cisneros, Ignacio

Arabar militarra (Gasteiz, 1894 - Bukarest, 1968). Errepublikazalea. 1930ean Frantziara erbesteratu behar izan zuen, urte hartan monarkiaren aurkako saio batean parte hartu baitzuen. Espainiako gerra hasi zenean, hegazkin ostearen buru egin zuten. Alderdi komunistako kide zen. Gerra bukatu ondoren Errumaniara joan eta han bizi izan zen. Arras interesgarria da haren oroitzapen liburua, Cambio de rumbo (bi liburuki).