Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hibisko

iz. Bot. Malbazeoen familiako 250 bat belar landareren, zuhaixken eta zuhaitzen izena, berez tropikoko eskualdeetan hazten eta apaingarri gisa erabiltzen direnena. ■ Txinako hibiskoa (Hibiscus rosa-sinensis). Landu gabe sortzen den eskualdeetan 4,5 m luze egiten da. Haietatik kanpora nekez egiten da 2 m baino luzeago. Lore gorriak izaten ditu. v Afrikako hibiskoa(H. schizopetalus). Zuhaixka egitura du eta adarrak beheraka hazten zaizkio.