Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Henze, Hans Werner

Alemaniar musikagilea (Gütersloh, 1926). Fortne, Milhau eta Leibowitz-en ikaslea. Hasieran Stravinski-ren eragina izan bazuen ere, Henzerentzat dodekafonismoa teknika bat besterik ez da, eta ez bakarra. Estilo guztiz ezberdinak erabili izan ditu. Sei sinfonia eta lau kontzertu idatzi ditu. Opera alorrean: Orein erregea (1955), Lord gaztea (1964), Don Quijote (1976), etab. Enzensberger-ekin vaudeville-rako musika egin du: Ai Rakel (1972), Kubatarra (1973). Filmetako musika ere idatzi du: Muriel (A. Resnais, 1963), eta orobat ahotserako piezak, oratoriak, ganbera musika.