Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hellman, Lillian

Estatu Batuetako idazlea (New Orleans, 1905 - Martha’s Vineyard, Massachusetts, 1984). Hellmanen lan garratzaz baliatuta zenbait film eta antzerki lan egin ziren. The children’s hour (1934) antzerkiak arrakasta handia lortu zuen eta 1935. urtean These three filma egiteko gidoia ondu zen harekin; 1962an obra hori berorri erabili zuen William Wyler zuzendariak The children’s hour filma egiteko. Zuzendari horrentzat ere idatzi zuen Dead end (1937). Bere lan nagusia, baina, The little foxes (1939) izan zen, Wyler-ek berak 1941ean izen bereko filma egiteko erabili zuena. Gerokoa da Toys in the atic (1960). Barrenkoiagoak dira, berriz, An unfinished woman (1969) eta haren memoriak jasotzen dituen Pentimento (1974); azken obra honetaz baliatu zen F. Zinneman 1977an Julia egiteko.