Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

helvetiar

iz. eta izlag. Etnogr. Gaur egun Suitza denaren mendebalean K.a. I. mendean kokatu zen herri zeltako kidea. Helvetiarrak lau kantoitan banaturik zeuden, eta agintea biltzarren gain zegoen. Greziar alfabetoa erabiltzen zuten. K.a. II. mendean Alemaniako hegoaldetik ihes egin behar izan zuten, Ariovisto buru zuten suevoei ezin aurre eginik (112 inguruan). Divikoren gidaritzapean L. Cassio kontsulari nagusitu (107) eta Galian hartu zuten bizilekua. Zesarrek berriro mendietara gibelarazi zituen (58). Erromatarrek Galia osoa beren mende hartu zutelarik, helvetiarren lurraldeari Helvetia deitu zioten. K.o. V. mendean alamaniarren eta burgundiarren erasoaren aurrean mendietan babestu behar izan zuten helvetiarrek.