Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

hematemesi

iz. Med. Odola goiti botatzea, odol gonbitoz aritzea. Urdailaren gastritisa edo ultzera, edo digestio aparatuaren goialdeko minbizia dela erakutsi ohi du normalean. Gibeleko zirrosiak jota dagoen pertsonak ere izaten ditu hematemesiak, baina horrelakoetan odolaren jatorria ez dago urdailean, hestegorrian baizik.