Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hayward, Susan

Estatu Batuetako zinema antzezlea (Brooklyn, New York, 1917 - Beverly Hills, Kalifornia, 1975). Edythe Marremer zuen benetako izena. Oskarra jaso zuen 1958. urtean I Want to Live (Bizi nahi dut) filmean egin zuen lanagatik. Beste film askoren artean, aipatzekoak dira: Adan has four sons (1941), Smash-up, the story of a woman (1947), Tulsa (1949), My Foolish Heart (1950), The Lusty Men (1952), Garden of evil (1954), Negar egingo dut bihar (1955), The hony pot (1967), etab.