Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harz

Alemaniako erdialdeko mendialdea, Elba eta Weser ibaien artean. Tolesez beteriko goi-ordoki hertziniar bat da (Horst egitura), muino apalagoz inguratua. Gailurrik gorena: Brocken, 1.142 m. Mendi maldak basoz estalirik ditu; gailurrak, berriz, haitz gorriz. Metalen ustiakuntza Erdi Aroan hasi zen han (beruna, kobrea, zinka, eztainua…). Hala eta guztiz ere, mendiek oihantsu iraun dute, eta turismo toki entzutetsua da Harz.