Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harun al-Raxid

Abbasiar kalifetan bosgarrena (Ravy, Persia, 764 - Tus, Jurasan, 809). Abbasiar kalifa ospetsuena izan zen. Haren inperioak bere baitan hartzen zuen Asia hego-mendebal osoa eta Afrikako iparraldea. Kristau iturburuen arabera Karlomagnorekin izan zituen harremanak ez dira arabiar iturrietan jaso. Harunen erregealdian, Mediterraneo aldeko hiri aberatsena eta jakintsuena izan zen Bagdad, poetak, jakintsuak eta musikariak bildu baitzituen gortera. Hori dela eta, Mila eta bat gauetako kontakizun askoren protagonista bihurtu zen Harun al-Raxid.