Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Has, Wojciech Jerzy

Poloniar zinema zuzendaria (Krakovia, 1925 - Lodz, 2000). 1956ko belaunaldiko kide izan zen (Munk, Wajda eta abarrekin batera). Petia (1958) izan zuen lehen film luzea, eta Rozstanie filmarekin (1961) finkatu zituen bere estiloaren ezaugarri nagusiak. Zaragozan aurkitutako eskuizkribua (1964) du lanik aipagarriena, Luis Buñuelek berak ere goraipatu izan zuena. 1980ko hamarkadan hainbat lan egin zuen telebistarako. Beste film hauek ere aipagarriak ditu: Lalka (1968), Pismak (1984).