Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harokoa, Lope Ia Diaz

Diego I.a Lopitz Harokoa Bizkaiko III. jaunaren semea eta ondorengoa. Bizkaiko IV. jauntzat hartua da (1124-1170 urteetan), baina inoiz ez zuen titulu hori benetan izan. Aita hil zenean, haren jabetza guztiak jaso zituen (Naiarako gobernua tarteko), ez ordea Bizkaiko jaurerria, Ladron Gebarakoa Nafarroako erregearen mendekoa baitzen benetako jauna (Bela semeak kendu zion jaurerria konde horri 1160. urtea baino lehen). Lope I.ak Gaztelako erregearen zerbitzuan jardun zuen beti, Bizkaian zituen asmoak bete ez ziren arren.