Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harokoa, Joana Lara eta Diaz

Bizkaiko XIV. andrea, 1352-1359 urteetan. Maria II.a Diaz Harokoaren alaba eta Nuño bere anaiaren ondorengoa. Tello, Gaztelako Alfontso XI.a erregearen sasiko semearekin ezkondu zen eta seme-alabarik gabe hil zen 1359. urtean, Petri Ankerra Gaztelako erregearen erasoaren ondorioz. Haroko etxeko azkena izan zen Bizkaiko jaurgoan.