Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harokoa, Joan Diaz

(Begibakarra deitua). Bizkaiko XIII. jauna, 1322-1326 urteetan. Maria I.a Diaz Harokoa Bizkaiko XI. andrearen semea eta ondorengoa. Bermeoko herriaren gobernari izan zen 1313. urtetik aurrera. 1322. urtean Bizkaiko jaun egin zuten, bere amaren mendean betiere, eta 1326an Aragoiko Zuriarekin ezkondu zen. Alfontso XI.a Gaztelakoak ez zuen onez hartu erabaki hori eta urte berean hilarazi zuen.