Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Harispe, Charles

Nafarroa Behereko politikaria (Baigorri, 1817 - 1884). Harispe albaitariaren iloba zen. Pauen ikasi zuen eta Ameriketara joan zen hogei urte zituela. Hogeita bost urtez egon zen Ameriketan, Habanan eta Nouvelle Orleans hirietan. Euskal Herrira itzuli ondoren, diputatu hautatu zuten Zuberoan 1876. urtean. Erregezale kontserbadorea zen eta Renaud errepublikazaleari nagusitu zitzaion urte hartan. 1881eko hauteskundeetan ez zuen zorte bera izan. Haren lan politiko batzuk dira: Mauleco arrondisamenduco botz emailer (1889), Escualduner (1876), Basses-Pyrénées-taco boza emaileri.