Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Hariri, Rafik

Libanoar politikaria (Sidon, 1944 - Beirut, 2005). Negozio gizon aberatsa zen politikagintzari ekin aurretik. Rachid Solhek dimititu zuenean (1992ko urria) Lehen Ministro izendatu zuen Haraui presidenteak. Ostertza 2000 izeneko hamar urteko garapen plana abian jarri zuen, gerraren hondamendiak gainditu eta Libano berreraikitzeko asmoz. 1992-1995 eta 2000-2004 bitartean izan zen Lehen Ministro.