Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Haran, Ximun

Lapurtar politikaria, EAJkoa (Arrangoitze, 1928). Farmaziako ikasketak egin zituen eta Hendaian egon zen botikari. Pilotaria ere izan da. Enbata talde abertzalearen sortzaileetako bat izan zen. Euzko Alderdi Jeltzalearen militante historikoa, horren buru ere izan zen Iparraldean. 1999. urtean kritiko agertu zen, Ager aldizkarian argitaratutako artikulu batean, bere alderdiaren joera ofizialarekin, bere ustez Lizarrako Ituna izenpetzean ezkerrerako urratsa egin baitzuen alderdiak, PP eta PSOEtik urrunduz eta EHra gehiegi hurbilduz.