Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Haralds, Audur

Islandiar idazlea (1947). XX. mendeko bigarren zatiko literatura feministaren ordezkari nabarmen eta sutsuenetakoa da. Aipagarria da bere Eguneroko heroi anderea (1979): biziki asaldatu zuen eleberri horrek bere garaian Reykjavikeko gizartea. Gizonezko eta emakumezkoen arteko urruntze prozesua eta horrek emakumeengan eragiten dituen egonezin eta arazoak ditu ardatz liburuak.