Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guzman Zintzoa

Espainiar militarra (Leon, 1256 - 1309). Pedro de Guzman-en sasiko semea zen. Anaiordeekin haserretu eta Fez-eko erregearentzako lanean hasi zen. Espainiara itzuli eta Gaztelako Antso IV.aren zerbitzuan jarri zen. Granadako Mohamed II.arekin hitzarturik, honek Tarifa hartu zuen eta Guzman jarri zuen hango buru. Baina, elezaharrak dioenez, Joan Antsoren anaiak Granadako erregearekin bat eginda, Tarifa hartu nahi izan zuenean, Guzmanek sartzen uzten ez ziola eta, honen semea hilko zuela adierazi omen zion. Orduan, Guzmanek bere sastakaia eman omen zion, semea hil ziezaion. Horri esker jaso zuen Medinasidoniako jaurerria eta Zintzoa goitizena eman zioten.