Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guillemin, Roger

Estatubatuar mediku endokrinologoa, jatorriz frantsesa (Dijon, 1924). Lyongo Unibertsitatean egin zituen medikuntza ikasketak, eta Kanadan eta Estatu Batuetan sakondu zituen gero. Frantziako endokrinologia saileko zuzendari izan zen, eta Baylorko Unibertsitateko fisiologia irakasle, Texasen. Halaber, San Diegoko Salk Institutuan –Kalifornian– eta Houstoneko Medikuntza Eskolan –Texasen– lan egin du. 1977an Fisiologia eta Medikuntzako Nobel saria irabazi zuen, Rosalyn S. Yalow eta Andrew V. Schallyrekin batera, pituitariako eta hipotalamoko hormonei buruz egindako ikerketengatik.