Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guilarte, Cecilia García de

Gipuzkoar idazlea eta kazetaria, gaztelaniaz idazten duena (Tolosa, 1915 - Tolosa, 1989). Oso gazte zela La novela vasca eleberri laburra eman zuen argitara. 1936. urteaz geroztik kazetari lanak egin zituen Euskadiko fronte guztietan Bilboko egunkari batentzat. Frantziara eta Mexikora jo zuen gerra amaitutakoan. Mexikoko zenbait aldizkaritako kazetari eta zuzendaria izan ondoren Tolosara itzuli zen 1965. urtean eta harrezkero Donostiako La Voz de España eta Mexikoko Novedades egunkarietarako egin zuen lan. Obra nagusiak: Rosa del rosal cortada (1935), Camino del corazón (1942), El milagro de la vida (1942), Nació en España (1944), La trampa (1958), Sor Juana Inés de la Cruz (1958), Cualquiera que os dé muerte (1969), Juana de Asbaje, la monja almirante (1970) eta La soledad y sus ríos (1975).