Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Guadalajara

Espainiako hiria, izen bereko probintziaren hiriburua, Gaztela-Mantxa Autonomia Erkidegoaren barruan. Henares ibaiaren ondoan dago, Madrildik 56 kilometrora. 55.137 biztanle (1975). Dukeen palazioa (XV. mendea), Santa Maria eliza (XIII. mendea), San Nikolasen eliza barrokoa (1691). Probintziak 12.190 km2 eta 143.473 biztanle ditu. Monumentu nagusiak Alcocer-ko eliza erromanikoa (XIII. mendea), Pastranako dukeen palazioa (1541) eta Siguenzako katedrala dira. v Historia. Antzinako biztanleen aztarnak Los Casares leizeetan eta Molinako iberiar kastroetan aurkitu dira. Erromatarrek beretu zuten. Arabiarren garaian Kordobako kalifaren mendean geratu zen. Alfontso Borrokalariak konkistatu zuen, eta Antso IV.aren garaian Gaztelan sartu zen. Independentziako Gerran, Cifuentesen eta Cogolludon gatazka odoltsuak gertatu ziren.