Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grey, Zane

Estatu Batuetako eleberrigilea (Zanesville, Ohio, 1875 - Altadena, Kalifornia, 1939). 54 bat eleberri idatzi zuen, gehienak Estatu Batuetako Sartaldearen konkistaz. Greyren eleberriei esker zabaldu zen western izeneko generoa. Ezaguna egin zen oso eta bere eleberri asko zinemara eraman ziren. Obrarik ezagunena: Riders of the Purple Sage (1912).