Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grey, Lady Jane

Dama ingelesa (Bradgate, 1537 - Londres, 1554). “Bederatzi eguneko erregina” esapideaz da ezaguna. Henry Grey eta Henrike VII.aren alaba Mariaren biloba. Northumberland-eko dukearen laugarren seme zen Guildford Dudleyrekin ezkondu zen, eta honek Eduardo VI.a hil zenean (1553) erregina izendarazi zuen. Bitartean, ordea, Londresen Henrike VIII.aren alaba Maria Tudor egin zuten erregina. Sei hilabete geroago, bere senarrarekin batera, hil zuten Londresko dorrean.