Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gretxaninov, Alexander Tijonovitx

Errusiar musikaria (Mosku, 1864 - New York, 1956). Rimski-Korsakoven ikaslea izan zen; Bosten taldeko jarraitzaile izan zen, Errusiako folkloreari zion zaletasunagatik. Operak, sinfoniak, kontzertuak, ganberako eta koruko eta elizako (mezak, salmoak) musika eta haurrentzakoa idatzi zuen.