Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gréban, Arnoul

Frantses olerkaria (Le Mans, 1420 inguruan - Le Mans, 1471). Parisko Notre-Dameko kapera maisu izan zen; 1452 inguruan Mystère de la Passion handia egin zuen, Frantziako antzertiaren bilakaeran nahiko eragin izan zuena. 34.574 bertsoz osatua da, eta kristautasunak eman duen olerkirik handiena da. Elkarrizketez egina da; tragedia eta umorea nahastuz, lau egunetan zehar antzezten da. Simon Gréban Arnoulen anaiak, haren laguntzaz, Le Mystère des Actes des Apôtres idatzi zuen (1465 inguruan argitaratua).