Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grazziano, Rocky

(Jaiotza izena, Thomas Rocco Barbella). Estatubatuar boxeolaria (New York, 1922 - New York, 1990). Italiar etorkinen semea zen, eta New Yorkeko giro baztertuetan hezi zen. Hainbat aldiz kondenatu zuten, 1941ean Armadan sartu baino lehen. Han hasi zen gimnasiotara joaten, eta horri esker sartu zen boxeoaren munduan. Bere ibilbide profesionalak berehala egin zuen gora: 1947an munduko titulua irabazi zion Tony Zale txapeldunari, eta 1952 arte eutsi zion, Ray “Sugar” Robinsonen aurka galdu zuen arte. Oro har, 67 borrokaldi irabazi zituen, 6 galdu eta 10 baliogabetu egin zizkioten. Erretiroa hartu zuenean, dantzaleku bat ireki zuen. Bertan ere arrakasta handia lortu zuen, showman papera eginez. Bere bizitza zinemara eraman zuten: Rocky Graziano (1956) filmean Paul Newmanek egin zuen boxeolariarena, eta Rocky (1986) filmean, berriz, Sylvester Stallonek.