Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Graziani, Rodolfo, Neghelli-ko markesa

Italiar mariskala (Filettino, 1882 - Erroma, 1955). Libiako eta Somaliako gerretan egon zen 1936an, eta Etiopiako erregeorde izan zen 1937an. Libiako oste italiarren komandante zela, 1940an Egiptoren kontrako erasoa prestatu zuen, baina 1941eko urtarrilean ingelesek garaitu zuten eta Zirenaika guztia galdu zuen. 1943an, Salon Mussolinik eratu zuen gobernuan oste armatuetako komandante nagusia izan zen. Gerraren amaian auzitegi italiar batek kondenatu zuen, eta 1945etik 1950era kartzelan egon zen.