Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gravina, Federico Carlos, dukea

Espainiar militarra (Palermo, 1756 - Cadiz, 1806). Fragatako teniente zela Gibraltarko blokeoa egin zuen (1799); Aljergo blokeoa (1783, 1784 eta 1785) Algecirasko buru gisa; Orango defentsa (1792), Rosas (1894) eta Cadizko defentsak (1799) ingelesen kontra; itsas-armada britainiarraren kontrako garaipena lortu zuen Finisterren Argonauta itsasontzian (1805). Trafalgar-eko gatazkan zauritu zuten eta urtebete geroago hil zen zaurien ondorioz.