Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Granadakoa, Frai Luis

Espainiar idazlea (Granada, 1504 - 1588). Scala Coeliko buru izan zen, eta dominikarren probintzial (1557). Portugalen Henrike printzearen eta Katalina erregina alargunaren aitorle izan zen, eta ez zituen onartu ez apezpiku ez kardinal karguak. Hizlari bikaina izan zen; bera izan zen XVI. mendeko Espainiako hizlari nagusia. Rhetorica ecclesiastica idatzi zuen, sermolarientzat. Aszetikako liburuetan ere maisutasuna erakutsi zuen: Libro de la oración y meditación; Memorial de la vida cristiana; Guía de Pecadores (1556, hizkuntza askotara itzulia), eta Introducción al símbolo de la Fe (1582). Bi hagiografia ere idatzi zituen: Vida del maestro Juan de Avila eta Vida de fray Bartolomé de los Mártires. Frai Luis Granadakoaren aszetika liburuek eragin handia izan zuten Axular (1556-1644) euskal idazlearengan.