Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gramsci, Antonio

Italiar politikaria eta pentsalaria (Cagliari, Sardinia, 1891 - Erroma, 1937). Alderdi sozialistakoa izan zen, alderdiaren ezkerraldea Alderdi Komunista sortzeko banatu zen arte (1921). Diputatu hautatu zuten (1924), eta sozialistekin batera faxisten gorakada eragozten saiatu zen. 1926an atxilotu zuten eta bizitzako azken hamar urteak kartzelan egin zituen, marxismoa landu zuela bertan. Lettere dal carcere, Quaderni dal carcere, Il materialismno storico e la filosofia de Benedetto Croce, Note sul Machiavelli, La politica e lo Stato moderno eta Letteratura e vita nazionale idatzi zituen, besteak beste, garai horretan. Bera izan zen materialismo historikoa gehien landu zuen Italiako pentsalaria. Kartzelako gutunetan azaltzen da, batez ere, Gramsciren gizatasun hunkigarriena.