Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Gran Chaco

Hego Ameriketako eskualdea, Bolivia, Brasil, Paraguai eta Argentinaren artean banatua. 518.000 km2. Laua eta hondartsua da, oihan handiz estalia. Indiarrak bizi dira bertan. Landu gabe dago eta ekonomia aldetik garrantzi gutxi du, zur ona eman badezake ere.