Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Grainger, Percy

Ipar Ameriketako musikagile eta pianista, jatorriz Australiakoa (Victoria, 1882 - New York, 1961). Busoniren ikaslea izan zen Berlinen. Londresen Grieg-en lagun egin zen. Elkarrekin egin zuten A minor kontzertuei buruzko ikerketa bat Norvegian; mota horretako musika egin eta jo zuen Graingerrek batez ere. Ingalaterrako herri kantuak bildu zituen. Estatu Batuetan bizi izan zen garaian ganbera musika idatzi zuen.