Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Graham, Marta

Ipar Ameriketako dantzari eta koreografoa (Pittsburg, 1902 - New York, 1991). Estatu Batuetako dantza modernoak eman duen artista nagusia eta XX. mendeko koreografo handienetakoa. Denishaw eskolan hasi zen lanean (1916). François Delsarte-k eragin handia izan zuen bere lanetan. Denishaw taldea utzi eta 1926an hasi zen bere aldetik. 1929an bere konpainia sortu eta metodo berri bat moldatu zuen. Lan barnekoiak egin zituen, gizonaren barnealdea aztertzea eta erakustea helburu zutenak. Haren lan nagusiak: Primitive Mysteries (1931), Frontier (1938), Clytemnestra (1958), etab.